|
Oskorri
proposamen garbi, freskagarri eta animatu bat da. Bokal
eta instrumental, balada eta jaia, akustiko eta elektrikoa,
instrumentu tradizional eta modernuen arteko oreka bikainak
oso zaila egiten du Oskorri taldearen katalogaketa. Etiketarik
gabeko musika, soinu berriez betea, musika tradizionalean
oinarritua, baina gaurkotasunik galdu gabe. Eklektikoa,
monolitika tradizionalean erori gabe, berezko soinua mantentzen
du, taldearen zazpi partaideen sentsibilitateen fruitua
delarik.
Hogeitahamabost
urte baino gehiagoko karrera musikal batekin, beraien unibertsaltasun,
kalitate eta aberastasunagatik bereiztuak izan dira. Kurioski
penintsulako folk-talde onena bezala katalogatuak izan dira,
beraien jatorria, kale eta industria munduan oinarritua
dagoelarik.
Abenduan taldeak Bilboko Bandako urtero antolatzen duen
"Gabonetako kontzertuan" Arriaga Antzokian parte
hartu zuen, bere 35 urteurrena ospatuaz, taldearen errepertorio
historiko baten inguruan garatua. Taldearen soinu berezia
eta Bandaren nortasuna gordetzeaz, konponketa berri bakanak
moldatu ziren emaitza harrigarria izanik: BandaBand.
Umeentzako
OSKORRIren "Doktor Do Re Mi" lan arrakastatsua,
23 Gipuzkoar kantuez bildua eta gehienak guipuzkoar kantuak
izanik, "TRAD BRAVO" saria jaso zuen, eta Kukubiltxo
taldearekin batera sortutako ikuskizun koloretsuak ("Urteko
espektakulua").
2003-ko
urrian, taldeak jarrera inmobilista, estético, musikal
eta ideologikoetatik desertatzea erabakitzen du. Jadanik
finkatutako formazio berriarekin, taldea aldi bereziki kreatibotik
irteten da, estudioan sartzeko Desertore diskorako
tema berriak grabatzera. Horretarako,
Luis Lozano-rekin kontatuko dute produkzio lanetan, Andoni
Egaña, Maialen Lujanbio, Harkaitz Cano, Jon Sarasu
eta Unai Elorriaga beste batzuen artean, letrista lanak
egiten dituzte, eta Leturia, Faltriqueira eta Eliseo Parra,
musikari kolaboratzaile moduan. Luxuzko jende zerrenda honek
posible egin du disko hau taldearen onenetarikoen artean
kontsideratuta izatea, European World Chat Music-ek world
music-eko 20 disko hobeen artean aukeratu duelarik.
Bi
urte lehenago, Oskorrik, bere azken lana atera zuen merkatura,
Vizcayatik... Bizkaiara, Xabier Amuriza bertsolariak
bildutako materialarekin. Musikalki diskoa, festarako, dantzarako
eta bat-bateko gozamen ludikorako burutua dago. Bertan aurkezten
den errepertorio zabal eta koloretsua, ausarta eta distiratsua
bezain samurra da, XIX mendeko gizartearen islada ematen
diguna. Kolaboratzaileen artean, ko-produktore bera Eliseo
Parra, Kepa Junkera eta Michel Bordeleau (La Bottine Souriente)
nabarmentzen dira.
Aurreko lana, URA, duen kalitate musikal, freskotasun
eta diseinuak direla eta, dudarik gabe taldea berriro "aktualitatean"
ipini du, kritiko espezializatuek 2000. urteko "world
music" eko disko hobeen artean nabaritu dutelarik.
Taldearen
karrera musikala momentu ahaztezinez betea dago. Garrantzitsuenetariko
bat bi partaide berrien aldaketa eta finkapenaren ostean
iritsi zen, taldeak ospatu zuen 25. Urteurrenean omenezko
kontzertu antologikoan. Bertan hizkuntza desberdinak omendu
ziren, 16 herrialde desberdinetako musikariak beraien hizkuntzan
abestu zutelarik. Parte hartu zuten artista batzuk, Juan
Carlos Perez, Kepa Junkera, Ruper Ordorika, Joseba Tapia,
Jon Sarasua, Niko Etxart, Fermin Muguruza, Mikel Laboa,
Anton Reixa (Galicia), Albert Pla (Cataluña), Patrick
Vaillant (Occitania), Robert Le Gall eta Youenn Le Berre
de Gwendal (Bretaña), Martin Carthy (Ingalaterra)
eta Liam O´Flynn (Irlanda), nortzuk era berean Oskorri-rekin
euskeraz abestu zuten. 25 abesti arrakastatsu jo zituzten,
taldearen 25 urteko bizitzari errepasu bat emanez. Kontzertu
itzel hau Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdian izan zen 1997.eko
Irailean, bertatik CD bikoitz bat eta bideo bat argitaratu
ziren, "25 kantu 25 urte".
1997.eko
Azaroan eta hegoamerikako bira (Uruguay eta Argentina) aprobetxatuz
25. Urteurrenaren omenezko diska berria argitaratu zen,
merkatu amerikarrari begira. 25. Urteurreneko birak Estatu
osoko antzerki eta jaialdi garrantzitsuenetan parte hartzera
eraman zuen.
90.eko
hamarkadan Oskorri-k 10 lan baino gehiago kaleratu zituen.
Bere nazioarteko ibilbidea, herrialde desberdinetan buruturiko
biretan oinarritua dago, 1996-an Lovaina-ko Jaialdian (Belgika)
parte hartuko dute, 1994-an Badok Hamahiru Paris-en aurkeztuko
da eta 1991-an Portugaletik (Lisboa, Evora, Guimaraes, Coimbra)
Georgiara joango dira.
80.eko
hamarkada, aldaketa urteak dira musikari berrien etorrerarekin,
azken hauekin lortuko zen, gaur egun hain berezia den sonoritate
berezien sorpena. Atsedenik gabeko urteak ziren, ehundaka
kontzertu eskeiniz, diska pilo bat grabatuz, sari askoren
irabazle izan ziren, bai kritika eta bai publikoaren txaloak
jasoz.
1978.eko
udaberrian Europan zehar lehenengo jira egin zuten, beste
askoren lehena izango zena.
Berlin,
Francfort, Paris, Colonia, Hannover, Burdeos, Estrasburgo,
Stuttgart, Bruselas, Corcega, Nuremberg, Zurich-etik pasatzeak,
Oskorri nazioartean proiekzio handien zuen euskal folk talde
bezala kokatu zuen. Bere lanen errekopilazioak Folk Freak
Plane-n esku, bere arrakasta ekarri zuen Europa guztian
zehar. Era berean Euskadi errepresentatu zuten Belgikan
burutu zen Eurovision-eko Kontrafestibalean, sari asko jaso
zituzten bertan, eta kontzertu pila bat burutu zuten, azkenean
publikoaren onarpena jaso zutelarik.
1975.
urtean CBS-rekin kontratu bat sinatu zuten, zuzenean jotzen
ibili ziren gai guztiak publikatzeko. Lehenengo singlea
berehala argitaratu zen eta handik gutxira lehenego diska
grabatu zuten. Gabriel Arestiren bertsoetan oinarrituriko
40 abestietatik, hamar abestiren aukera izan zen lehen diskaren
ardatza, "Gabriel Arestiren Oroimenez".
Orduko instrumentazio eta melodiek taldearen aukerak agertzen
dizkigute.
Oskorri,
ikerkuntza lanak egiteagatik bereiztu dela esan daiteke.
"Hi ere Dantzari" diskan, desagertzekotan
zeuden dantza tradizional batzuen abestiak batu zituzten:
haur publikoa izan da bi lan berrien helburua; "Katuen
Testamendua" lana adibidez, Bizkaia guztian zehar
ia ahazturik zeuden haurrentzako abestiak errekuperatu zituzten,
eta arrakasta handia izan zuten fan gazte hauen artean Kukubiltxo
antzerki taldearekin aurkezten zuten argi, soinu eta kolorez
beteriko ikuzkizunarekin. Txikientzat eginiko bigarren diskoa
"Marijane kanta zan" Marijane Minaberry
idazle nafarrari omendua dago eta aurreko diskan bezala
Kukubiltxo-rekin prestaturiko ikuzkizuna guztiz arrakastatsua
izan zen.
Baina
ez da hemen bukatzen kanta zaharren errekuperazioa, bere
gidaria edo talde liderra Natxo de Felipe, euskal kultura
eta tradizioen maitalea izanda, eta ordu askotako ikerketa
lanaren ostean, ehundaka abesti tradizional jaso ditu eta
zuzenean egindako lau diskotan batu ditu: Oskorri &
The pub ibiltaria. Zuzeneko ekitaldi hau taldeko partaide
batzuk "kontzertu-pedagogiko" bezala eskeintzen
dute ikastola, eskola, kontserbatorioetan etab.
Horregatik beharrezkoa da aipatzea, urteekin taldeak jasan
duen aurrerapena teknika eta esperientziaren jakintzan,
eta nabarmengarria da musika tradizionalistatik aldentzeko
duten nahia, eta era berean soinu eusko-kontenporaneoaren
soinua lortzeko helburua.
Eta
hori dena freskotasunik galdu gabe, beraien betiko seriotasun
argitsu eta optimismoarekin, betiko izaera mantentzen baina
berritasuna lortzen. Oskorri-k zergamarka dauka, jatorri
izena.
Hogei
ta hamabi diska (hiru bikoitzak), liburu bat "111
kantu", 1990-ean argitaratu zena, eta izenburuak
esaten duen bezala 111 abestiz osatua dagoena. Lan honek
taldearen garrantzia azaltzen digu.
|