|















|
Gabriel Aresti, euskal literatura kontenporaneoan iraultza
itzela suposatu zuenaren bertsotan oinarritutako 10 konposaketak
osatzen dute Oskorri-ren lehenengo LP-a.
Lehen lan hau freskotasun, burutasun eta berezkotasunez betea
dago. Timbre berriak mundu guztiko instrumentuekin nahastuak
agertzen dira.
Beñat
Etxepareren bertso klasikoak musikatzen dira 1977-an Oskorri-k
aurrekoa baino lan konplexu, eta sendoago bat lortzen du,
emaitz barroko eta ez oso lortuak.
Diska honen barruan dantza herrikoi batzuk ere aurki ditzakegu,
beraienak diren hamar abesti bezala.
Diska bikoitza, barrukoia eta sosegatua. Ez da aurrekoa bezain
sofistikatua, emaitz sakon eta sentzudunagoa hartzen dute.
Lan zabal, irekia eta heterogeneoa da. Abesti eta dantzez
gain, beraien kanta batzuk eta bertsolaritzarekin eginiko
esperimentuak egiten dituzte.
Taldearen trebeziak heldutasun maila altu bat lortu du eta
bere instrumentuen aukera timbrikoei probetxu haundia ateratzen
dio. Oskorri-k bere soinu berezia sendotu eta garai profesionalago
bat hasten du.
Diska honetan zentsuragatik publikatu gabe gelditu ziren abesti
batzuk sortu ziren. Oskorri-k aintzinako abestiak grabatzen
ditu.
Elkar-ekin lanean hasi bezain laster teknikoki diskorik lortuena
publikatzen dute.
Oraingoan taldea gai unibertsalagoetan sartuko da bere sustraiak
ahaztu gabe.
Folk Freak-Pläne zigiluak Oskorri-ren lan ezagunenak
kaleratu zituen, bertsio eta grabaketa berriekin.
Diska honek izan zuen harrera eta arrakasta onarekin, Elkar-ek
hemen ere argitaratzea erabaki zuen.
Era askotako lana, soinu tradizionalistetik esperimentaletara
doana, lan sakonetatik arinetara doana. Eskaintza irekia eta
homogenoa baina modu berean Oskorri soinuari lotua.
Grabaketa berritsua, bai belaunaldi horretako euskal olerkari
garrantzitsuenak parte hartzen dutelako baita ere Oskorri
beraren konposaketa berriak daudelako.
1987.eko Martxoaren 21 eta 22-an Oskorri-k 15.urteurrena
ospatuko du Bilboko Arriaga Antzokian eskeinitako kontzertu
batean. Diska berri batean sartuko diren hamazazpi abesti.
Diska honekin Oskorri, publikoak abesteko diren baladetara
itzultzen da. Haatik, erritmo azkar eta exotikoagoak, herrikoiagoak,
freskagarri eta barregarriagoak ditu bere barnean.
1991.an beste errekuperaketa lan berri bat egin zuten euskal
dantza tradizionalak batuz. Taldearen estilora moldaturiko
hamazazpi abesti.
Lan berri honetarako aukeratutako abesti zerrenda, Badok
Hamahiru, emaitz musikal orekatua lortzen da. Abesti
zoro eta dibertigarrietatik errez entzuteko tenpoko melodietara
pasatuz eta hortik balada sendo eta sakonetara iritsiz.
Taldearen 15. diska. Sonoritate aberatsa bai konponketa
eta mozte unibertsaleko kontzeptu orokorretan. Honen adibidea
da Flaco Jimemnez, Kepa Junkera eta Luis Delgado mailako
artisten laguntza.
Berriro ere, Oskorri diska honetan bere publikoarekin elkartzen
da berriro bere 25 abesti, 25 urterako ospatzen. Zuzenean
grabaturiko diska hau taldearen unerik unkigarrienetarikoa
da. Gonbidatu bezala Europa osoko musikariek parte hartzen
dute: Martin Carthy, Niko Etxart, Joserra Fernández,
Pedro Guerra, Gwendal, Kepa Junkera, Mikel Laboa, Fermin
Muguruza, Liam O'Flynn, Ruper Ordorika, Juan Carlos Perez,
Albert Plá, Antón Reixa, Jon Sarasua, Joseba
Tapia, Patrick Vaillant y Gabriel Yacoub.
Musikari berrien etorrerarekin taldea eraberritzen da. Kepa
Junkerarekin eginiko produkzioan Oskorri-k diska fresko
eta kalitate handienetarikoa lortzen du. Glen Velez, Michel
Bordeleau (La Bottine Souriante), Ivo Papasov eta Faltriqueira-rekin
bide musikal berriak eraikitzen dira diskarik unibertsalena
lortuz.
Xabier Amuriza bertsolariak bildutako bizkaitar gaietan
oinarritutako errepertorioa batekin, festa eta dantzarako
sortutako diska da. Zenbait kantetan ausarta eta bizia den
moduan, bestetan xamurra eta kuttuna da, baina beti diztiratsua.
Vizcayatik... Bizkaiara, estudioko zuzeneko saioetan
grabaturik dago eta honek, batetik, egiazko doinu natural
eta beroa ekarri dio eta, bestetik, sinesgarritasunez jantzi
du musikalitate guztia. Kolaboratzaileen artean, ko-produktore
bera Eliseo Parra, Kepa Junkera (trikitixa) eta Michel Bordeleau
(La Bottine Souriente) nabarmentzen ditugu).
Sormen handiko aro bat igaro eta gero, bere konposaketa
berritik eta Luis Lozano produkzioaren laguntzatik sorturiko
sonoritate berri baten apostua egiten du. Desertore,
pluraltasuna eta aniztasuna bilatzeko taldearen gura nabaritzen
du Unai Elorriaga, Maialen Lujanbio, Harkaitz Cano, Jon
Sarasua eta Andoni Egañaren textuetan lagunduta,
Toribio Etxebarria, Jon Enbeitia y Xabier Isasiren textuak
errekuperatuz eta Faltriqueira, Eliseo Parra y Leturia eta
abarren laguntzaz. Honela, Oskorrik bere karreraren lan
honenetariko bat lortzen du, europar kazetariak momentuko
hamar lan honenetako taldean sarturik.
Bilboko
Bandak aspaldian Oskorri taldeari luzatutako gonbitea hartzen
du taldeak oraingoan bere 35. urtemuga betetzen den urte
honetan, amankomunean projektu atsegin, berrizale eta erakargarri
honetan batzen direlarik. Hau dela eta, pasa den urteko
Bilboko Bandaren Gabonetako Kontzertua, hain zuzen, Oskorri
taldearen laguntzaz, gure historiaren folk talderik beterano
eta eraginkorrenaren errepertorioari errepaso ludiko eta
alaia izan zen. Horren emaitza, garai zein sentsibilitate
ezberdinetako 16 kantu disdiratsu eskeintzen dira. Bilboko
Arriaga antzokian 2006.eko Abenduaren 15, 16 eta 17an grabatua.
Udal bandaren musika moldaketak: Hilario Extremiana. Interpetazioa:
Oskorri taldea + Bilboko Udal Banda. Zuzendaria: Rafael
Sanz Espert.
|
|