|

|
Katuen
Testamentua, Marijane Kanta Zan eta Doktor Do
Re Mi haurrentzat eskeinitako hiru diska dira. Haur publikoari
eta heldu argientzat zuzendutako eta ia ahazturiko abestiak
eta abesti berriak osaturiko konposaketekin.
Urteak pasa ahala, Natxo de Felipe euskal kultura eta ohituren
maitaleak ehundaka abesti tradizional berreskuratu ditu
Pub Ibiltari-a lan berrietan.
Taldeko
partaide batzuk Bilboko Arenal plazan, Santo Tomas azokan
publikoarekin elkartu ziren denen artean abesteko, azken
hauek bi diskotan batuko ziren. Bi diska hauetako baten,
zuzenean publikoarekin eginiko abestiak agertzen dira eta
bestean abesti instrumentalak bakarrik, biak partituren
liburuxka batekin kaleratuko dira.
Oskorri,
Urretxu herriarekin bat jartzen da Iparagirre-ri omenaldia
egiteko. Hogeitahirau abestitako aukera bat izango da Urretxuko
herriarekin batera grabatuko duena 1999.eko ekainean.
|
|